2006/10/28

AURKEZPENA


Dimako Guraso Elkartean Dimako Eskolako ikasleen gurasoak dagoz. Ikasturtean zehar hainbat jarduera egiten dogu ume eta gurasoentzat. Ikasturtea aurrera doan einean, jarduera hauek azaltzen joango gara. Zerbait aurreratzeagatik esan dezakegu mendiko irteerak egiten doguzela, errazak eta laburrak (batzutan ez hainbeste) umeak etorten direlako. Adibide moduan, argazkian ikusten dozue San Lorenzora egindago txangoa.

2006/10/26

LEHEN URRATSA

Ikasturte hasierako batzarra egin da. Batzordeko kide berriak "aukeratuta" dagoz eta gaur batzordeko lehen bilera dago: bertan lehengo jarduerak proposatuko dira.

Blog hau guraso guztien arteko komunikazioa errazteko ipini dogu martxan.

Ez daukat astirik eta hemen bukatu behar dot.

Hurrengora arte.

Juan Carlos