2010/02/13
2010/02/08
2010/01/30
OTSAILEKO JARDUERAK
“Dimen ganorazko eskola behar dogu” kanpainaren barruan, sinadurak batzeko garaia bukatzear dagoela gogoratzen deutsuegu; jai hauetan zehar (kanporamartxo eta karnabaletan zehar) sinatzeko azken aukera izango dozue.
SANTAGEDA BEZPERA
Otsailaren 4a, eguena.
Eskolak antolatzen dau; zelan lagundu jakiteko informazioa eskolatik jasoko dozue
Otsailaren 7a, domeka
Goizeko 10etan Obako plazan elkartuko gara ibilalditxo bat egiteko; eguraldiaren arabera luzeago ala motzago egingo dogu Emaldi Bikarregi, Artaun, Ugariotz edota Biteriño auzoak ikutuz.
14:00etan Obako plazan bertan bazkaria eta txitxiburduntzi.
Ez badozue mendira joan gure baina bazkarira bai, 14:00etan egon behar dozue Oban.
Bakoitzak eroan behar dauena:
-bazkaria
-ogia, txorizoa eta txorizoa erretako makila.
Guraso Elkarteak egurra ipiniko dau.
Eguraldi txarra egon ezkero, bazkaia Obako aterpean egingo dogu
IHAUTERIAK
Otsailaren 13a, zapatua
*Arratsaldeko 4:30etan, plazako frontoian kalejira hasiko dogu (frontoia, eskola, egoitza, plaza, frontoia)
*Ondoren, merienda frontoian (bakoitzak ekarri behar dau zerbait etxetik ohiturak agintzen dauen moduan)
*Guraso Elkarteak txokolatea ipiniko dau.
2010/01/19
2009/12/15
Guraso Batzarra 2009-XII-17an
GURASO BATZARRA
Gaia: eskolako obrak.
(Informazioa eta irteera posibleak)
Abenduaren 17an, eguenean,
arrastiko 5 t´erdietan, eskolan
Orain arte egindago ahaleginak irakur ditzakezu umeei banandutako orrian
GAUR EGUNGO EGOERA
2009-X-21 BATZARREAN UDALAK OBREN INGURUAN ESATEN DAUANA .
* Eskola teorikoki leku inundablean.
* Norma aldaketetan eskola eremua Udalak egoitzako landetan planteiatzen eban.
* Inundabilidade arazoei aurre egiteko duela bi urte proiektu bat egiten da uretako baimena lortze aldera.
* Ondoren, aurtengo udaberrian, uretakoakaz egindako batzar batetan, uretakoak bi baldintza jartzen dabez lizentzia emoteko:
-Errekaren Ubidea zabaltzea
-Zubiak handitzea.................
..hauek bete ezkero ez legokela arazorik agertu dabe berbaz, idatziaren zain oraindik maiatza… uztaila …urria
* Gai honetan dauzen zailtasunak:
- Ubidea zabaltzeko, udala ejekutatu dezakeen obra baina lizentzia lortzeko egon daitezke eragozpenak
- Zubiak handitzeko finantziazio arazoak
*Udal ordezkariak eskola zaharretan hiru gela konpondu barri dauzela aipatzen dau.
ETA GUZTI HONEN AURREAN GURASOOK ZER ESATEN DUGU?
Etor zaitezte batzarrera!!!
2009/11/29
2009-XI-29 Makazti-Ugarana
2009/11/24
Azaroko informazioa
BATZAR OROKORRAREN INFORMAZIOA
1.-Bazkideak: 89 / 121 ume
-idazkaria.............................. Amaia Goti Zuazo
-diruzaina...............................Irune Gascon Alboniga
-mahaikidea............................Estibaliz Lancho Pablo
-mahaikidea........................... Josune Etxebarria Gil
-mahaikidea.......................... Santi Gutierrez Calvo
3.- Aurrekontua
2008-2009 urteko dirue: 5.277,04 €
Aurrekontue: 9950 €
Gastuek
Kirol jarduerak 1500 €
Jarduera kulturalak 1500 €
Aste kulturala. 2400 €
Mendi irteerak 500 €
Udako jarduerak 2000 €
Bertsogintza. 1500€
Hitzaldiak 500€
Sarrerak: 9950 E (Eusko Jaurlaritza, Udala, jarduerak, kuotak, Foru Aldundia)
4.- Kuotak
-bazkideen urteko kuota (familia bakoitza).................25 €
-jarduera guztietarako kuota (ume bakoitza)...............30 € urtean ( familia batetik bi badira, 50 € biak, eta 3 badira 60 € hirurak)
-bazkideen urteko kuota, azaroan pasatuko da -jardueraren kuota, urtarrilean pasatuko da. |
BBKn kontue ez dekona, umearen izenean ingresatu 25 € kontu honetan: 2095 0326 10 38 3047057 – 9 |
FRONTENISA UMEENTZAT
Antolatzen gagoz; ordutegiak, lekua eta beste zehaztasun batzuk dakizkigunean, jakinaraziko deutsuegu.
Makazti, San Blas, Lamindao, Arostegieta, Olazabal, Ugarana.
13:30etan, Herri Kirolak plazan