2010/02/13
2010/02/08
2010/01/30
OTSAILEKO JARDUERAK
“Dimen ganorazko eskola behar dogu” kanpainaren barruan, sinadurak batzeko garaia bukatzear dagoela gogoratzen deutsuegu; jai hauetan zehar (kanporamartxo eta karnabaletan zehar) sinatzeko azken aukera izango dozue.
SANTAGEDA BEZPERA
Otsailaren 4a, eguena.
Eskolak antolatzen dau; zelan lagundu jakiteko informazioa eskolatik jasoko dozue
Otsailaren 7a, domeka
Goizeko 10etan Obako plazan elkartuko gara ibilalditxo bat egiteko; eguraldiaren arabera luzeago ala motzago egingo dogu Emaldi Bikarregi, Artaun, Ugariotz edota Biteriño auzoak ikutuz.
14:00etan Obako plazan bertan bazkaria eta txitxiburduntzi.
Ez badozue mendira joan gure baina bazkarira bai, 14:00etan egon behar dozue Oban.
Bakoitzak eroan behar dauena:
-bazkaria
-ogia, txorizoa eta txorizoa erretako makila.
Guraso Elkarteak egurra ipiniko dau.
Eguraldi txarra egon ezkero, bazkaia Obako aterpean egingo dogu
IHAUTERIAK
Otsailaren 13a, zapatua
*Arratsaldeko 4:30etan, plazako frontoian kalejira hasiko dogu (frontoia, eskola, egoitza, plaza, frontoia)
*Ondoren, merienda frontoian (bakoitzak ekarri behar dau zerbait etxetik ohiturak agintzen dauen moduan)
*Guraso Elkarteak txokolatea ipiniko dau.
2010/01/19
Suscribirse a:
Entradas (Atom)