2010/02/13

2010/02/08

2010/01/30

OTSAILEKO JARDUERAK

Dimen ganorazko eskola behar dogu” kanpainaren barruan, sinadurak batzeko garaia bukatzear dagoela gogoratzen deutsuegu; jai hauetan zehar (kanporamartxo eta karnabaletan zehar) sinatzeko azken aukera izango dozue.

Animatu zaitezte eta ganorazko eskola lortzen lagundu!!

SANTAGEDA BEZPERA

Otsailaren 4a, eguena.

Eskolak antolatzen dau; zelan lagundu jakiteko informazioa eskolatik jasoko dozue

KANPORAMARTXO EGUNA

Otsailaren 7a, domeka

Goizeko 10etan Obako plazan elkartuko gara ibilalditxo bat egiteko; eguraldiaren arabera luzeago ala motzago egingo dogu Emaldi Bikarregi, Artaun, Ugariotz edota Biteriño auzoak ikutuz.

14:00etan Obako plazan bertan bazkaria eta txitxiburduntzi.

Ez badozue mendira joan gure baina bazkarira bai, 14:00etan egon behar dozue Oban.

Bakoitzak eroan behar dauena:
-bazkaria
-ogia, txorizoa eta txorizoa erretako makila.

Guraso Elkarteak egurra ipiniko dau.
Eguraldi txarra egon ezkero, bazkaia Obako aterpean egingo dogu

IHAUTERIAK
Otsailaren 13a, zapatua

*Arratsaldeko 4:30etan, plazako frontoian kalejira hasiko dogu (frontoia, eskola, egoitza, plaza, frontoia)
*Ondoren, merienda frontoian (bakoitzak ekarri behar dau zerbait etxetik ohiturak agintzen dauen moduan)
*Guraso Elkarteak txokolatea ipiniko dau.

2010/01/19

2009/12/15

Guraso Batzarra 2009-XII-17an

ESKOLA HANDITZEKO EGIN DIREN OBRAK ETA AHALEGINAK

GURASO BATZARRA
Gaia: eskolako obrak.
(Informazioa eta irteera posibleak)

Abenduaren 17an, eguenean,
arrastiko 5 t´erdietan, eskolan



Orain arte egindago ahaleginak irakur ditzakezu umeei banandutako orrian

GAUR EGUNGO EGOERA
2009-X-21 BATZARREAN UDALAK OBREN INGURUAN ESATEN DAUANA .

* Eskola teorikoki leku inundablean.
* Norma aldaketetan eskola eremua Udalak egoitzako landetan planteiatzen eban.
* Inundabilidade arazoei aurre egiteko duela bi urte proiektu bat egiten da uretako baimena lortze aldera.
* Ondoren, aurtengo udaberrian, uretakoakaz egindako batzar batetan, uretakoak bi baldintza jartzen dabez lizentzia emoteko:
-Errekaren Ubidea zabaltzea
-Zubiak handitzea.................
..hauek bete ezkero ez legokela arazorik agertu dabe berbaz, idatziaren zain oraindik maiatza… uztaila …urria
* Gai honetan dauzen zailtasunak:
- Ubidea zabaltzeko, udala ejekutatu dezakeen obra baina lizentzia lortzeko egon daitezke eragozpenak
- Zubiak handitzeko finantziazio arazoak

*Udal ordezkariak eskola zaharretan hiru gela konpondu barri dauzela aipatzen dau.



ETA GUZTI HONEN AURREAN GURASOOK ZER ESATEN DUGU?

Etor zaitezte batzarrera!!!

2009/11/29

2009-XI-29 Makazti-Ugarana

IKASTURTE HONETAKO LEHEN URTEERA IZAN DA ETA EGURALDIAK MEHATXATU BAGAITU BE, AZKENEAN NAHIKO SIKU HELDU GARA HELMUGARA.








Mª JOSEK ETA PATXIK PRIMERAN HARTU GAITUZTE EUREN ETXEAN




HONA HEMEN KOADRILA OSOA



EUSKERAREN ASTEA DENEZ, HERRI KIROLA IKUSTEKO AUKEREA BE EGON DA






2009/11/24

Azaroko informazioa

BATZAR OROKORRAREN INFORMAZIOA

1.-Bazkideak: 89 / 121 ume

2.-Batzorde barria:

-presidentea...............Mª Nieves Uruchurtu Gorostiaga

-idazkaria.............................. Amaia Goti Zuazo

-diruzaina...............................Irune Gascon Alboniga

-mahaikidea............................Estibaliz Lancho Pablo

-mahaikidea........................... Josune Etxebarria Gil

-mahaikidea.......................... Santi Gutierrez Calvo

3.- Aurrekontua

2008-2009 urteko dirue: 5.277,04 €

Aurrekontue: 9950 €

Gastuek

Kirol jarduerak 1500 €

Jarduera kulturalak 1500 €

Aste kulturala. 2400 €

Mendi irteerak 500 €

Udako jarduerak 2000 €

Bertsogintza. 1500€

Hitzaldiak 500€

Sarrerak: 9950 E (Eusko Jaurlaritza, Udala, jarduerak, kuotak, Foru Aldundia)

4.- Kuotak

-bazkideen urteko kuota (familia bakoitza).................25 €

-jarduera guztietarako kuota (ume bakoitza)...............30 € urtean ( familia batetik bi badira, 50 € biak, eta 3 badira 60 € hirurak)

-bazkideen urteko kuota, azaroan pasatuko da

-jardueraren kuota, urtarrilean pasatuko da.

BBKn kontue ez dekona, umearen izenean ingresatu 25 €

kontu honetan: 2095 0326 10 38 3047057 – 9

FRONTENISA UMEENTZAT

-barikuro 17:30etatik 18:30etara

ESKALADA UMEENTZAT

*Azaroaren 21ean, zapatuan, goizeko 11etan, boulderrean.

PATINAJEA

Antolatzen gagoz; ordutegiak, lekua eta beste zehaztasun batzuk dakizkigunean, jakinaraziko deutsuegu.

EUSKERAREN ASTEKO EGITARAUAREN BARRUAN:

*Azaroaren 29ean, domekean, goizeko 9:20etan, plazan (9:30etan autobusa hartzeko)

MENDI IRTEERA

Makazti, San Blas, Lamindao, Arostegieta, Olazabal, Ugarana.

13:30etan, Herri Kirolak plazan