2009/06/13

UMEEN ZENTZUNA, ETXEAN ENTZUNA

UMEEN ZENTZUNA, ETXEAN ENTZUNA

Guraso agurgarriok:

Igorreko Institututik proposamen interesgarri bat etorri jaku:

Hizkuntza, kultura, ahozko tradizioa, ... gurasoengandik seme-alabengana pasetan dala kontutan hartuz, zergatik ez garai bateko abestiak, jolas-kantak, esaerak eta abarrekoak hartu eta diska bat grabatzea?. Arratia osoko gurasoentzako proposamena da. Dimako Guraso Elkarteak proiektu honetan parte hartzea erabaki dau eta horregatik, guri toketan jakuna antolatzeko, bilera batera konboketan zaitugu:

-ekainaren 19an, barikuan, arrastiko 6etan, eskolan bertan; animatu zaitez.

Eta Arratiako aintzineko kanta, esaera, jolasa, ... ezagutzen badozu, ez gorde zuretzat bakarrik: geugaz konpartitu!

2009/06/09

MAINONDO GURASO ELKARTEA


Hemendik, Otxandioko Guraso Elkartea agurtu gure dogu,  gure jarraitzaileak egin dira eta.

Horren truke, gure esteka zerrenda berrian agertzen dira dagoeneko. Ez utzi euren bloga

bisitatu barik oso interesgarria dalako.

Aupa eta segi aurrera!