2006/11/26

OLENTZERO

Guraso Elkarteak egingo dauen hurrengo jarduera Olentzero eguna izango da. Abenduaren 24ean, arrastiko 4etan eskolaren aurrean bilduko gara hasteko kantatzen.
Hona hemen iazko irudi bat:

IKASTURTEKO LEHENA


Ikasturteko lehen irteera egin dogu gaur, 2006ko azaroaren 26an.


Altungane mendia (700 metro inguru)egin dogu Zumeltzatik.

Eta tontorratik Makastuira jaitsi gara zuzenean; eguraldi ederra benetan.

2006/10/28

AURKEZPENA


Dimako Guraso Elkartean Dimako Eskolako ikasleen gurasoak dagoz. Ikasturtean zehar hainbat jarduera egiten dogu ume eta gurasoentzat. Ikasturtea aurrera doan einean, jarduera hauek azaltzen joango gara. Zerbait aurreratzeagatik esan dezakegu mendiko irteerak egiten doguzela, errazak eta laburrak (batzutan ez hainbeste) umeak etorten direlako. Adibide moduan, argazkian ikusten dozue San Lorenzora egindago txangoa.

2006/10/26

LEHEN URRATSA

Ikasturte hasierako batzarra egin da. Batzordeko kide berriak "aukeratuta" dagoz eta gaur batzordeko lehen bilera dago: bertan lehengo jarduerak proposatuko dira.

Blog hau guraso guztien arteko komunikazioa errazteko ipini dogu martxan.

Ez daukat astirik eta hemen bukatu behar dot.

Hurrengora arte.

Juan Carlos