2010/01/30

OTSAILEKO JARDUERAK

Dimen ganorazko eskola behar dogu” kanpainaren barruan, sinadurak batzeko garaia bukatzear dagoela gogoratzen deutsuegu; jai hauetan zehar (kanporamartxo eta karnabaletan zehar) sinatzeko azken aukera izango dozue.

Animatu zaitezte eta ganorazko eskola lortzen lagundu!!

SANTAGEDA BEZPERA

Otsailaren 4a, eguena.

Eskolak antolatzen dau; zelan lagundu jakiteko informazioa eskolatik jasoko dozue

KANPORAMARTXO EGUNA

Otsailaren 7a, domeka

Goizeko 10etan Obako plazan elkartuko gara ibilalditxo bat egiteko; eguraldiaren arabera luzeago ala motzago egingo dogu Emaldi Bikarregi, Artaun, Ugariotz edota Biteriño auzoak ikutuz.

14:00etan Obako plazan bertan bazkaria eta txitxiburduntzi.

Ez badozue mendira joan gure baina bazkarira bai, 14:00etan egon behar dozue Oban.

Bakoitzak eroan behar dauena:
-bazkaria
-ogia, txorizoa eta txorizoa erretako makila.

Guraso Elkarteak egurra ipiniko dau.
Eguraldi txarra egon ezkero, bazkaia Obako aterpean egingo dogu

IHAUTERIAK
Otsailaren 13a, zapatua

*Arratsaldeko 4:30etan, plazako frontoian kalejira hasiko dogu (frontoia, eskola, egoitza, plaza, frontoia)
*Ondoren, merienda frontoian (bakoitzak ekarri behar dau zerbait etxetik ohiturak agintzen dauen moduan)
*Guraso Elkarteak txokolatea ipiniko dau.

2010/01/19