2007/02/13

TXITXIBURDUNTZI

Ohiturari jarraituz. otsailaren 11an txitxiburduntzi egitera joan ginen. Jan baino lehen lekua egin behar denez, ibilalditxo bat egin gendun Obatik Inunganera (batzuk apur bat gorago be)
Gero, txorizua erre, bazkaldu, kafea (kopea be beste batzuk) hartu eta barre ederrak egin ondoren, astelehenerako indarrak hartzera joan ginen etxera.






SANTAGEDA


Eskolako irakasleek deituta bildu ginen lagun batzuk "Deunagatena" abestu eta batzeko asmoz. Bukatzean koplakariak eta guzti izan genduzan.

2007/01/31

2007ko TXITXIBURDUNTZI EGUNA ETA IHAUTERIAK

TXITXIBURDUNTZI EGUNA

OTSAILAREN 11a, DOMEKA

Goizeko 9:30etan ibilalditxo bat egingo dogu Obatik Inunganera

13:00etan txitxiburduntzi eta bazkaria Obako plazan eta euria egin ezkero Udal Aterpean sartuko gara.

Txorizoa eta bazkaltzeko zerbait gehiago ekarri behar dozue.


2006ko Txitxiburduntzi Eguna Artaungo txokoan

2006ko ihauteriak

Otsailaren 16an, barikuan, maisu-maistrek antolatuko dauriez Ihauteriak frontoian, arra- tsaldean betiko lez. Aurtengo gaia "Ipuin Klasikoak" izango da. Gai honen inguruan mozorratuta joatea animatzen zaituztegu zuen seme-alabak eskolan mozorratuko diren moduan.

Iazko ihauteriak


Otsailaren 17an ospatuko dauz Guraso Elkarteak 2007ko Karnabalak

Arrastiko 4:30etan hasiko da kalejira Frontoian; handik Zubimakurretik Erresidentziara joango gara; handik, etxe berrietatik pasatuz, plazara eta erresidentzia berrira eta, bukatzeko, Frontoira berriro.
5:30etan meriendea egingo dogu (gogoratu zerbait ekarri behar dozuela etxetik; freskagarriak Guraso Elkarteak ipiniko dauz) eta mozorro lehiaketa egongo da aurreko urteetan moduan. Sariak izango dira: bat nagusientzat eta bi umeentzat (bakarka eta taldeka)

Sari banaketa eta karamelo batzuk banatu ondoren bukatuko da jaia

2007/01/08