Guraso Elkarteak egingo dauen hurrengo jarduera Olentzero eguna izango da. Abenduaren 24ean, arrastiko 4etan eskolaren aurrean bilduko gara hasteko kantatzen. Hona hemen iazko irudi bat:
Dimako Guraso Elkartean Dimako Eskolako ikasleen gurasoak dagoz. Ikasturtean zehar hainbat jarduera egiten dogu ume eta gurasoentzat. Ikasturtea aurrera doan einean, jarduera hauek azaltzen joango gara. Zerbait aurreratzeagatik esan dezakegu mendiko irteerak egiten doguzela, errazak eta laburrak (batzutan ez hainbeste) umeak etorten direlako. Adibide moduan, argazkian ikusten dozue San Lorenzora egindago txangoa.
Ikasturte hasierako batzarra egin da. Batzordeko kide berriak "aukeratuta" dagoz eta gaur batzordeko lehen bilera dago: bertan lehengo jarduerak proposatuko dira.
Blog hau guraso guztien arteko komunikazioa errazteko ipini dogu martxan.
Ongi etorri Dimako Guraso Elkarteko blogara. Bertan, egiten doguzan jardueren argazki batzuk ikusiko dozuz eta, baita albisteak be. Sarrera bakoitzaren azpian "comentarios" hitza ikusiko dozu: bertan klik eginez gero, idazteko lekua topatuko dozu; idatzi berdur barik (kritikak, iradokizunak, ...)